XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kalea Herri batetako eraikinen artean dauden bideak kaleak deitzen dira, eta hauek lekuz-leku joateko erabiltzen dira.

Kaleak eta plazak pertsona guztien biltokiak dira.

Haietan, dendak, bankuak eta herriko biztanleentzako beharrezkoak diren beste zerbitzu batzu daude.

Espaloietan telefonogelak, postontziak, kaleargiak, etab. daude. Kale guztiek beraien izena dute.

Galtzada eta espaloia Kaleak galtzadaz eta espaloiaz osaturik daude.

Galtzada kalearen erdialdean dago.

Bertan zehar ibilgailuak ibiltzen dira.

Oinezkoentzako pasaguneetatik gurutzatu behar dugu.

Espaloiak galtzadaren alde bietan daude.

Haietatik zehar oinezkoak ibiltzen dira.

Espaloi eta galtzadaren artean zintarria dugu.

Ariketak Egizu zerrenda bat kale batetako espaloian aurki ditzakezun gauza guztiekin.

Elkar ezazu esaldi bakoitza dagokion esanahiarekin: Espaloia. Galtzada. Zintarria.

Ibilgailuak ibiltzen diren kalearen erdialdea.

Galtzada eta espaloia batzen duen kalearen aldea.

Oinezkoak ibiltzen diren galtzadaren alde bietan dagoen zonaldea.